EDUTRANS

edutrans.lekuiot.com

Proiektuaren izena "Energia trantsizioa"-n oinarritua dago. Hau da, energia ekoizteko eta kontsumitzeko moduaren eraldaketa, Europan sortu den konbentzimendutik abiatuta. Klimaren erronkei aurre egiteko energia kontsumoa murriztu behar da eta erregai fosilak energia berriztagarriekin ordezkatu behar ditugu. Teknologiaren eta IKTen erronkak gero eta gehiago ari dira sartzen trantsizio energetikoaren esparruan. 

 

Informazio gehiago eta proiektuaren ikaskuntzaren emaitzak webgunean aurki daitezke: http://edutrans-project.eu/

 

Energia trantsizioak berrikuntza eskatzen du, teknologia eta produktu berriak garatuz. Teknologia berriek ezagutza eta ekoizpen metodo berriak eskatzen dituzte, eta, beraz, eragin handia dute lanbide heziketan. LHko ikasleek eta irakasleek garapenen eta berrikuntza teknikoen berri izateaz gain, horiek erabili eta berritzeko gai izan beharko dute.

Proiektu honetan gaiarekin erlazionatutako hezkuntza edukiak eta curriculuma garatuko dira, hezkuntza hibridoaren kontzeptua gehiago garatzen den bitartean.

 

Proiektuak energia trantsizioko gaiak curriculumean ezartzeari buruzko irakaslearen eskuliburu orokorra sortuko du. Bazkideek berriztagarrietan oinarrituriko 14 eredu teknikoentzako prototipo edo modeloak garatuko dituzte ikaskuntzako materialekin batera.

 

Eredu hauek erabilgarriak izango dira EQF (https://www.todofp.es/en/profesores/europa/fp-europa/eqf/que-es-eqf.html) 2., 3. eta 4. mailetan, eta baita ere 5. mailan bideragarria denean. Bazkideek eredu bakoitzari jarraibide didaktikoak emango dizkiete.

 

Bazkideok garatutako modeloak pilotatzen, nazioarteko trukean eta ia proiektuaren jardueren artean parte hartzen gabiltza.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago