LH bikaintasun zentrua

Usurbilgo Lanbide Eskola Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Estatuko Sareko LHko Zentro gisa definitu da, Energia Berriztagarrien esparruan.

 “Lanbide Heziketako Bikaintasun-Zentroen Estatuko Sarearen” helburu nagusia kalitatezko prestakuntza-programen garapena sustatzea da; lan-merkatuaren beharrei erantzun eta ikasleen garapen profesionalari laguntze aldera.

 Bikaikaintasun-sare hori espezializazio adimendunean oinarritutako Lanbide Heziketako zentroek osatzen dute. Berauek ekosistema berritzaileen katalizatzaile bihur daitezke; eta berrikuntza eta ikerketa aplikatuan; zein sektoreen ekintzailetzan; zein lehiakortasun potentziala duten arloetan erreferenteak dira.

 Helburu hori lortze aldera, Usurbilgo Lanbide Eskolak, energia trantsizioa eta energia berriztagarri elektrikoa sortzea bultzatzen duten proiektuak diseinatu eta garatuko ditu; FPko irakasle eta eragile estrategiko ezberdinen arteko informazio eta ezagutza transferentzia sustatuz.

 Aurrera eramango diren ekintzen artean, honako hauek daude:

 Lehenengo urratsean, Usurbilgo Lanbide Eskolako, Energia eta Ura saileko irakasleek berariazko formakuntza bat jasoko dute, Bikaintasuneko Zentroen Sareak eskatzen duen bezala, Energia Berriztagarrien arloko eraldaketa teknologiko eta digitala bidera dezaten.

 Hurrengo ataletan, antzeko prestakuntza-eskaintza duten ikastetxeetako hainbat irakasle trebatuko dira Usurbildik, hala nola:

  • Fotoboltaika erronkak planifikatzea: Instalakuntza fotoboltaikoen diseinu eta monitorizazioa.
  • Altuerako lanetan erronkak planifikatzea eta GWO estandarretara hurbiltzea.
  • Transformazio elektrikoko zentroetan erronkak planifikatzea.
  • Bero-ponpen erronkak planifikatzea.

 Gainera, energia garbien arloan proiektu berritzaileak garatuko dira, hala nola:

  • Errealitate birtualera eta inmertsibora egokitutako aerosorgailuetan mantentze prebentiboko lanak planifikatzea eta gauzatzea.
  • Energia-uharteak diseinatzea eta gauzatzea (balantze garbia eraikinetan).
  • Instalazioen mantentze prediktiborako sistema integratuak monitorizatzeko, kontrolatzeko eta aztertzeko plataforma diseinatzea eta gauzatzea.

 Azkenik, garapen hauetan zehar bereganatutako ezagutza eta esperientzia guztia esku, Usurbilgo Lanbide Eskolak industria eta energia sektorearen beharrizanei buruzko curriculuma berrikusten eta Energia Berriztagarrien sektoreko profil profesionalen beharrak hautematen lan egingo du.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago