Zubigune

Zubigune Fundazioa erakunde pribatu bat da, irabazi asmorik gabekoa, enpresen, Usurbilgo Lanbide eskolaren eta Teknologia zentruen bateratzetik jaiotakoa. Helburua, gure inguruko garapen teknologia eta sozialaren hobetzea da elkarlanaren bitartez.

Elkartze honekin aspaldiko nahi bat lortu da: erakunde bat eratzea, espreski ikerketan zentratuko dena gure empresa txiki eta ertainei irtenbideak bilatzeko asmoz.
Fundazioa enpresa inguruan dago zentratua bereziki. Jakina denez, enpresek askotan ez dute denbora edo gaitasunik gure inguruan dauden berrikuntza teknologikoak zeintzuk diren jakiteko, eta hau da bultzatu nahi duguna, enpresek teknologia berrien gain dena jakitea

 ZubiGune Fundazioaren eginkizuna izango da, hasiera-hasieratik, etengabeko heziketaren eta heziketa jarraiaren sustapen eta garapena familia hauetan: Elektrizitatea-Elektronika, Instalazioa eta Mantentze-lanak, Energia eta ura, Fabrikazio Mekanikoa eta Administrazioa eta kudeaketa eta baita beste hainbat familia inguruko enpresentzat interesgarriak izan daitezkeenak inbestigazio zentru, heziketa zentru eta enpresen arteko elkarlanaren bitartez.

+ info

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago