Usurbilgo Lanbide Eskola Azkoitiako Energia azokan

 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Usurbilgo Lanbide Eskolaren bidez, eta Azkoitiako Udalarekin lankidetzan, Azaroak 21ean energi azoka eta erakusketa antolatu zuen herri plazan. Energi astearen harira, Iraurgi Berritzen garapen agentzia hainbat ekitaldi antolatu zituen eta horien artean Usurbilgo Lanbide Eskolak antolatutako azoka egon zen.

Herritarrak energia eraginkortasunaren eta energi berriztagarrien garrantziaz sentiberatzeko eta hobeto ezagutzeko kanpaina izateaz gain, Larunbata goizean  egiteko plana interesgarria eta polita izan zen. Kotxe elektrikoan ibili zen jendea, argiteriari buruz gauzak ikasi, energi solarra eta eolikoko adibideak ulertu, zoru-erradatzailea nola funzionatzen duen ikusi eta ikasi zuten handik pasa ziren guztiak.

Hurrengoa dagoeneko antolatuta dago; Abenduak 12an, Tolosako Triangeluan, Larubat goizean zehar, bai helduek eta bai umeak, ikasteko eta ondo pasatzeko aukera daukazute energi berriztagarrien inguruan.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago