SORMENA JARDUNALDIA Usurbilgo Lanbide Eskolan

 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)

Usurbilgo Lanbide Eskolak SORMENAren inguruko Ihardunaldi bat ospatu du. Fernando Alonso adituak Usurbilgo Lanbide Eskolako bigarren kurtsuko Goi  Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei sormena gaitasunak  aterarazteko baliogarriak diren teknikak azaldu dizkie.

Jarduera honek ikaslegoaren sormena gaitasunak bultzatzea izan du helburu. Ikasleak taldeetan aritu dira eta teknika ezberdinak erabiliz erronka bati erantzuna emateko aukera berri eta sortzaieleak jorratu dituzte.

Jarduerak arrakasta handia izan du ikaslegoaren aurrean eta datozen ikasturteetan errepikatzea espero da.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago