Usurbilgo Lanbide Eskolak "Lean Euskadiko LHn: irakaskuntza-ikaskuntza" ekitaldian parte hartu zuen

 (Lehio Berrian)

Euskalitek antolatzen duen "Kudeaketa Aurreratuaren  Europear Astearen" barruan, Usurbilgo Lanbide Eskolak Azaroaren 4 ean Iurretan egin zen ekitaldian parte hartu zuen:
"Lean Euskadiko LHn: irakaskuntza-ikaskuntza"
Ekitaldiaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketan, erdi mailako zikloetan emaitza akademikoak hobetzeko, ikaste-irakaste prozesuan Lean filosofiaren txertatzearen adibideak aurkeztea izan zen. Horretarako Usurbilgo Lanbide Eskolak, erdi mailako Bero Instalazioen Produkzio zikloaren lehen kurtsoan txertatzen ari diren irakaste metodologia berria aurkeztu zuen.
Ekitaldiak erantzun ona izan zuen (74 pertsona) eta interesa ere handia izan zen,  galderak etengabeak izan ziren ekitaldiaren hasieratik.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago