Usurbilgo Lanbide Eskolako bi irakasle NAZIOARTEKO ENPRESA-MISIOAREN AGENDA (Smart City)ko partaide.

Usurbilgo  Lanbide Eskolako bi irakasek Donostiako Sustapenak antolaturiko 2015eko Nazioarteko Enpresa Misioan Kopenhagera joan dira Smart Cities-Hiri Adimentsuak dauzkaten ezaugarriak ezagutzeko asmoz.

Hirigintza iraunkorraren eta energia aldetik hiri eraginkorragoak izatearen aldeko apustu argiaegin dute Danimarkan. Kopenhage munduko lehen karbono neutraleko hiriburu izatera iritsi nahi du 2025. urtean.Asmo handiko helburu hori lortze aldera, Udalak CPH 2025 Climate Plana onartu du karbono isurketak murrizteko plan maisu integrala.

Herrialde honetan jorratzen ari diren berrikuntzak  jasotzeko aukera izan dute House of Green,Klean klusterra, House of Energy  eta beste hainbat erakunde bisitatuz. Baita  Danish Energy Agency-ren protokoloak ezagutuz,energia-eraginkortasuna eta aurrezteak ardatz duen erakundea baita.

Oso aberasgarria gertatu da bidaia eta orain  jasotako hainbat eredu Usurbilgo Lanbide Eskolan gauzatzea eta irakastea  da erronka.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago