NEURKETA ERAMANGARRIKO SISTEMA BERRIEN INGURUKO JARDUNALDI TEKNIKOA

 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)

HEXAGON METROLOGY enpresak, USURBILGO LANBIDE ESKOLAko instalazioetan, jardunaldi tekniko bat burutu du non eskualdeko enpresak eta ikastetxeko irakasleak eta ikasleak parte hartu duten.

Patxo Vaquerizo, Ikastetxeko zuzendariak adierazi duenez, mota honetako jardunaldiak aukera ematen digu enpresa eta ikastetxearen arteko hurbilketara eta gure ikastetxeko kide diren fabrikazio-sektoreetan teknologia berriak transmititzera irekita egotea.

HEXAGON METROLOGY enpresako bi tekniko izan dira, beso eramangarria erabiliz, enpresaren eta neurketa-teknologikoen aurkezpena egin dutenak eta laser sistemaren bitartez, neurketa sistema tradizionalak osatzen lortzen duten aplikazioak erakutsiz.

Sistema hauek neurketa-azkartasuna ematen dute, zehaztasun handiagoa, pieza handiko neurketak eta fabrikazio-katean bat-bateko barne pieza-neurketa.

Ondoren pieza desberdineko neurketen erakustaldia egin dute aurkeztutako metodo desberdinak erabiliz. Saioa bukatzeko iritzi truke atal bat bertaratuekin bultzatu da, eta nabarmentzekoa da enpresaren aldetik, erakutsi duten ikastetxeko ikasleen heziketaren hobekuntzan laguntzeari buruzko interesa.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago