Lehendakariak harrera egin die Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan hobekuntza ikastaroak egiten ari diren ikasle txiletarrei

 (Lehio Berrian)

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak harrera egin diote gaur arratsaldez Lehendakaritzan, ikasturte honetan Euskadin hobekuntza-ikasketak egiten ari diren Txileko Lanbide Heziketako ikasle talde bati. Lanbide Heziketako Sailburuordetza eta Txileko Hezkuntza Ministerioaren artean indarrean den lankidetzari esker ari dira gauzatzen ikastaldi hau. Orotara, Txileko Gobernuak bekatutako 107 gazte ari dira euren ikasketak osatzen Lanbide Heziketako 8 euskal ikastetxetan, besteak beste, Diseinu eta fabrikazio mekanikoa, Nekazaritza-ekoizpena, Administrazioa eta Finantzak ETEentzat, Haragikiak eta gaztagintza, Eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta gisako programetan ari dira trebatzen gazteok.

Usurbilgo Lanbide Eskolan 29 ikasle egon dira  6 hilabetez energia berriztagarrien inguruan ikasten. Klaseteoriko eta praktikoak jaso dituzte ondorengo gaien inguruan:

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago