Jon Garaikoetxea eta Jose Mª Furundarenaren jubilazio agurra

Ekainaren 26an ospatu genuen urte bukaerako klaustroa. Kasu honetan berezia izan zen bi arrazoigatik, alde batetik covid-19a dela eta neurri bereziekin egin behar izan genuen eta beste alde batetik azken klaustroko akta jaso zuen Jon Garaikoetxearentzat,  ikastetxeko idazkari izan dena azken urteetan. Berarekin batera jubilatzen da baita ere Jose Mª Furundarena, gure ikastetxean egin duena ibilbide luzea mekanika arloan. Klaustroaren ondoren Txilida Lekura joan ginen. Han bisita gidatua izan genuen, talde txikietan banatuta eta ondoren luntxa. Bukaeran sariak banatu ziren bi omenduei. Hitzaldiak ere izan ziren eta bukatzeko Aritz Olaziregik aurresku berezia dantzatu zuen bi omenduen aurrean. Ekitaldi polita izan zen, paraje zoragarria eta giroa ere bai. 

       

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago