Usurbilgo Lanbide Eskolak gauzen interneten areto bat zabaltzen du herriarentzak

Usurbilgo Lanbide Eskolak bere ateak zabaltzen dizkie DBH zein Batxilergoko ikasle zein hiritarrei hardware askea, gauzen interneta  zein 3D inprimagailuen eremuetan bere lehen urratsak eman ditzaten.
Proposamena maker/hardware askea, Iot filosofiaren inguruan ekosistema bat sortzean datza. Horretarako hardware askeko arduinoak , raspberry pi, 3D inprimagailuak etab partehartzaileen esku jarriko dira .Aditu batek partehartzaileen zalantzak argitu, erronkak aurkeztu eta mundu honetan murgiltzeko laguntza eskainiko die.
Saio hauek ekainaren 15etik uztailaren 15era ospatuko dira,astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan , 10.00-12.00 ordutegiarekin
Izena emateko  “Aula IOT” gaia duen formacion@lhusurbil.eus idatzi  edota 943364600 telefono zenbakira deitu Jon Larrearengandik galdetuz.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago