Energia azokak Tolosaldeako herrietan

Gure Energia Azokak Gipuzkoako herri ezberdinetan antolatzen joan garen bezala, oraingoanTolosaldearen txanda heldu da.
Tolosalde Garantzenek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro eta Obra Hidrauliko Departamentuaren babesarekin hainbat ekintza antolatu ditu Energiaren inguruan azaroa eta abenduan zeharTolosaldeako herri ezberdinetan.
Jada egin dugu lehen Energia Azoka Asteasun pasa den larunbatean, hilak 12, frontoian bertan eta beste hiru ditugu aurreikusirik. Azoka hauetan energia iturri berriztagarriak eta energia kontsumo eraginkorreko sistemak azaltzeko materialak egiten dira ikusgai: eguzkia energia termiko eta fotovoltaikoa, biomasa galdarak, zorutermiko sistema, fatxaden isolamenduak, argiteri eraginkorra, auto elektrikoa…Honezgain, ikastetxeko irakasleak izaten dira bertan jendearen zalantzak argitu eta informazioa guztien eskura jartzeko.
2016/11/17 Adunako frontoian 16:00etatik 19:00etara.
2016/11/26 Anoetako kiroldegian 10:00etatik 14:00etara.
2016/12/17 TolosakoTriangelu Plazan 10:00etatik 14:00etara.

Azoka hauetan gain, Tolosaldea Garatzen hainbat herrietan tailer ezberdinak ari da antolatzen energiaren inguruan, baita Energia Aholkularitza Bulegoa ere.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago