Espainiako Autonomia Erkidego gehienetako Hezkuntza Ordezkariak Usurbilgo Lanbide Eskolan izan dira .
Bertan errobotika, energia eraginkortasun ,fabrikazio aurreratua eta enpresa simulazioko atalak aztertu dituzte. Ordezkari guztiek Usurbilgo Lanbide Eskolak dauzkan baliabide aurreratuak azpimarratu dituzte eta jasotako hainbat eredu bere erkidegotako Lanbide Heziketa Eskoletan esartzen saiatuko direla azpimarratu dute.
Usurbilgo Lanbide Eskola, berriz ere, Espainia mailan egin nahi denaren eredutzat hartu dute ordezkariek.