Plataforma Anitzetako Aplikazioak Garatze |
Web Aplikazioen Garatzea |
Konpetentzia orokorra
|
Konpetentzia orokorra
|
Titulu honen konpetentzia orokorra da plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, ezartzea, dokumentatzea eta mantentzea, berariazko teknologiak eta garapen-inguruneak erabiliz, datuak modu seguruan atzitzen direla bermatuz, eta ezarritako estandarretan eskatzen diren “usagarritasunaren” eta kalitatearen irizpideak betez. |
Titulu honen konpetentzia orokorra da web aplikazioak garatzea, ezartzea eta mantentzea, erabilitako metodoa dena dela ere eta teknologia espezifikoak erabilita, datuak modu seguruan atzitzea bermatuz eta ezarritako estandarretan exijitutako erabilerraztasuneko, usagarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez. |
Ingurune funtzionala
|
Ingurune funtzionala
|
Lanbide-irudi honek edozein tamainatako entitate publiko edo pribatuetan egiten du lan, besteren kontura zein norberaren kontura, hainbat esparrutako plataforma anitzeko informatika-aplikazioak garatzearen arloan: enpresa- eta negozio-kudeaketa, bezeroekiko harremanak, hezkuntza, aisialdia, gailu mugikorrak eta entretenimendua, besteak beste; intranet, extranet eta Internet irismeneko inguruneetan ezarritako eta garatutako aplikazioak; enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak ezartzea eta egokitzea. |
Lanbide-irudi honek enpresa edo erakunde publiko zein pribatuetan gauzatzen du bere jarduera, besteren kontura zein bere kontura, web inguruneekin (intranet, estranet eta Internet) erlazionatutako informatika-aplikazioak garatzeko arloan lan eginez. |
Lanpostu garrantzitsuenak
|
Lanpostu garrantzitsuenak
|
- Enpresa- eta negozio-kudeaketako informatika-aplikazioak garatzea.
- Helburu orokorreko aplikazioak garatzea.
- Entretenimenduaren eta informatika mugikorraren esparruko aplikazioak garatzea.
|
- Web programatzailea.
- Multimedia-programatzailea.
- Web inguruneetako aplikazioen garatzailea.
|