OSTALARITZA ESPAZIO BERRIA JADA MARTXAN

OSTALARITZA ESPAZIO BERRIA JADA MARTXAN

Usurbilgo Lanbide Eskolak ostalaritza familia profesionalean eskaintza publikoaren aldeko apustua egin du 2023-24 ikasturtean, lehen aldiz Gipuzkoan familia honetako goi mailako ziklo publiko bat eskainiz. 

Orain arte, Gipuzkoan, hutsune bat izan dugu eskaintza publikoan Ostalaritzako erdi eta goi mailako zikloen kasuan. Honi erantzunez, aurten martxan jarri dugu “Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritza” zikloa eta lehen mailako ikasleak jada enpresa egonaldiak gauzatzen dabiltzalarik.

 

Lehen pausuak beti dira zailak honelako bideak zabaltzean, baina badira berritasun horretan ere ilusio momentuak, adibidez hainbat irudi eta planoetan behin eta berriz ikusitako instalakuntzak aurrez aurre ikusi eta erabiltzeko aukera. Momentu horretan daude Zubietako eskolan, ostalaritza espazio berri berria estreinatzen! Maiatzean eta ekainean Lanbide bidez hainbat ikastaro eskainiko dituzte eta maiatzaren 6tik 24ra Lanbide Heziketako Zikloetarako aurrematrikula zabalik izango dute. Ez galdu aukera!

Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritza

  • "Jatetxe-arloko Zerbitzuen Zuzendaritzaren zikloa zerbitzari izatetik haratago doa. Gastronomiaren munduan eta industrian murgiltzeko aukera bat da, kudeaketaren eta egiten jakitearen ikuspegitik. Etorkizuna duen lanbide bat da, zerbitzatzeko artea duintzen duena, bikaintasunaren mailara igoz, non zaharberritzeko grina trebetasun estrategikoekin eta lidergo-trebetasunekin konbinatzen den "

Lanerako Prestakuntza ikastaroak:

https://ikastaroak.lhusurbil.eus/indice/proximos 

Lanbide Heziketako aurrematrikula zabalik:

https://www.lhusurbil.eus/web/eu_matrikulazio_prozesua.aspx 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago