Aurten ere Ikasenpresa azokan parte hartu dugu Eibarren, non FP Euskadiko 2000 ikasle baino gehiago bildu diren beraien proiektu ekintzaileak aurkezteko. Gazteak garelako eta baita ekintzaileak ere!
Usurbilgo Lanbide Eskolak ordezkaritza zabala izan du:
- Automatizazio eta Robotika zikloko ikasleek bi proiektu aurkeztu dituzte: KOBA SOLUTIONS eta ARMAIN AUTOMATICS.
- Energia Berriztagarriak zikloko ikasleek URARMILLA proiektua aurkeztu dute.
Proiektu hauek garatzeko prozesua oso aberasgarria izan da, eta azokan izandako esperientzia ezin hobea! Mila esker ikasleei eta irakasleei egindako lan bikainagatik, eta Zorionak! 


Gainera, Itlent-ek, FPEuskadiko Talentuaren Euskal Institutuak, ikasleen kultura ekintzailea sustatzeko Ikasenpresa lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan gure Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak finalista suertatu dira "balioetan oinarritutako ideia ekintzaile teknologikoaren" kategorian. Irabazlea ekainean ospatuko den ekitaldi batean jakingo dugu. Lan bikaina egin duzue! Zorionak!!