Auditoretza Energetikoa (berria 23/24 ikasturtean)

Programarekin lotutako tituluak:
• Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako teknikaria.
• Instalazio termiko eta fluidodunen proiektuak garatzeko goi-mailako teknikaria.
• Instalazio termiko eta fluidodunak mantentzeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:
650 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Informazioa sistematikoki jasotzea, jakiteko zein den energiaren kontsumo-profila eraikin eta eraikin multzo batean, instalazio, prozesu edo jarduera industrial edo komertzial batean, edo zerbitzu pribatu edo publiko batean; eta kostu efizientearekin energia aurrezteko zer aukera dauden zehaztea eta kuantifikatzea, bai eta horri buruz informazioa ematea ere.

Profesional hau gai izango da:
• Honako hauek adostea bezero/enplegatzailearekin: hobekuntza-neurriak ebaluatzeko irizpideak, egiteko epea, norainokoa, helburua, energiari eta jarduerari buruzko datuen formatua, balioa eta eskuragarritasuna, egingo dela aurreikustekoa den neurketa eta/edo ikuskapena, eta, oro har, eman behar diren datu eta bitarteko guztiak, bai eta auditoria-prozesua garatzeko baldintzak ere.
• Informazio hau biltzea: energia erabiltzen duten sistemen, prozesuen eta ekipamenduen zerrenda; auditatutako objektuen ezaugarri zehatzak; kontsumo-datu historikoak eta zerikusia duten neurketak; diseinu-, funtzionamendu- eta mantentze-dokumentazioa; aurretiko ikuskapenak edo azterketak; tarifak, etab.
• Auditatutako objektua aztertzea eta haren erabilera energetikoa ebaluatzea, honako hauek kontuan hartuta: funtzionamendu-errutinak, erabiltzaileen portaera eta energia-kontsumoaren gaineko inpaktua, eta energia-eraginkortasuna, aurretiko ideiak sortzeko energia-eraginkortasuna hobetzeko aukerei buruz.
• Bermatzea neurketak eta behaketak modu fidagarrian eta funtzionamendua normala den egoeretan egiten direla eta, hala egokituz gero, onartzen dela egokiagoa izan daitekeela behaketak eta neurketak ohiko lan-ordutegitik kanpo egitea, atsedenaldietan, edo karga energetiko berezirik espero ez denean.
• Errendimendu-egoera energetiko bat erreferentziatzat hartzea, hobekuntzak neurtu ahal izateko, eta energia-eraginkortasuna hobetzeko aukera bakoitzaren inpaktua ebaluatu.
• Auditoriaren prozesua dokumentatzea eta auditoria energetikoaren emaitzei buruzko txostena egitea, egindako azterketa eta neurketa adierazgarriak laburtuta, eta adierazita azterketaren emaitzak kalkuluetan, simulazioetan edo zenbatespenetan oinarritu diren, bai, halaber, energía aurrezteko zer neurri proposatu diren eta aurrezpen- eta kostu-zenbatespenen doitasun-mugak zein diren ere.
• Auditoria-prozesua kudeatzea, erakundearekiko lankidetzan planifikatuta eta ziurtatuta osasun-, segurtasun-, ingurumen- eta babes-baldintza egokiak betetzen dituela.
• Eraikinaren eta/edo instalazioen errendimendu energetikoa hobetu lezaketen aldaketak, esku-hartzeak edo ekintzak proposatzea.
• Bermatzea bere jarduna konfidentziala eta objektiboa dela, prozesua auditoriaren norainokoari eta helburuei egokitzen zaiela, onuragarria eta egiaztagarria dela, eta bildutako datuak fidagarriak eta adierazgarriak direla.
• Komunikazio eraginkorra izatea erakundearen barruko maila guztiekin, elkarrizketa eraginkorrak izateko eta auditoria energetikoaren emaitzak aurkezteko, erakundeak errazago har ditzan erabakiak.
• Metodologiarekin, auditoria energetikoaren jarraibide nazionalekin, energia aurrezteko teknologiekin eta abarrekin zerikusia duten ezagutzak eta trebetasunak mantentzea eta hobetzea, eta, horretarako, zaintza teknologikorako sistema bat ezartzea, eta bizialdi osoko ikaskuntzarako baliabideak kudeatzea.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Energia-auditorea.
  • Energia-kudeatzailea.


Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek honako eremu hauetan lan egiten du: energia-eraginkortasunari buruzko indarreko araudiaren aplikazio-esparruari lotutako mota guztietako enpresetan, auditoria energetikoan diharduten enpresetan eta ziurtapen-erakundeetan. Era berean, energia kudeatzaileen eginkizunak bete ahal izango ditu edozein erakundetan edo profesional autonomo moduan.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:

  • Energiaren oinarriak. (140 o.)
  • Eraikinen azterketa energetikoa. (150 o.)
  • Industrien azterketa energetikoa. (280 o.)
  • Datuak hartzeko eta neurtzeko ekipoak. (60 o.)
  • Auditoria egitea, emaitzak aurkeztea eta hobekuntzak proposatzea. (20 o.)
 
Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago