PRAKTIKAK EGITEKO aukerak

LP- ERASMUS
Lan Praktikak  Heziketa Zikloen ezinbesteko osagarria dira. Gure departamentuak saiakera berezia egiten du praktikak garatuko diren enpresek ikaslearen profilarekin bat egin eta  lan aukeraren bat  eskain dezaten.
Praktikak egiten diren enpresak oso bestelakoak dira,sektore guztietako enpresek   Administratibo bat behar baitute bere eguneroko kudeaketa egin ahal izateko.
Erasmus programaren bitartez Lan Praktikak atzerriko enpresetan egin daitezke. Irlanda, Italia edota Ingalaterra izaten dira norakorik ohikoenak.

DUALA (HEZIBI)
Heziketa Zikloko  lehenengo ikasturtea amaitzean  ikasleok  ikasketa/lanaelkartzen dituen programa honetan parte har dezakezue.
Ezaugarriak:

  • Lehenengo ikasturtean  ikasketak batezbesteko bikainarekin bukatutako ikaslei zuzenduta.
  • Ikasleak bigarren ikasturtean  egunero ordu batzueskolan eta beste ordu batzuenpresan egiten ditu.
  • Enpresak ikasleari urtebetekoFORMAKUNTZA KONTRATUA egiten dio, hau da enpresako langile bilakatzen da.
  • Eskolak ikasleari ordutegi berezia antolatzen eta egindakoaren jarraipen zehatza ziurtatzen dio.

Heziketa Zikloko bigarren ikasturtea amaitzean ikasleak titulua eskuratzeaz gain enpresan urtebeteko eskarmentua lortzen du.


 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago