Nola ikasiko duzu? METODOLOGIA

PBL (Problem Based Learning)

Zer da PBL?
Gaur egun Unibertsitate eta Ikastetxe askotan zabaltzen ari den metodologia berri bat, non ikasketa ereduari bira ematen zaion eta ikasleen protagonismoa  handitzen den eta  beren kabuz informazioa bilatuz eta elkar lagunduz zenbait erronkei irtenbidea bilatuz ikasten duten.Irakaslea koordinatzaile eta laguntzailea izango da.
Eduki teknikoak ikasteaz gain eduki transbertsalak landuko dira, ala nola jarrera, taldean lan egitea.
Gure zikloetan zenbait modulu metodologia honen bidez irakasten hasiak gara.
Zein abantaila ditu?
1.    Taldean lana egiten ikastea.
2.    Ikasten ikasi: Gaur egun informazio asko daukagu edozein gaiari buruz, hori kudeatzen ikastea oso garrantzitsua da
3.    Autonomia landu: norberak bere arazoei irtenbidea bilatzen jakitea
 


 

 

 

 

 

 

 

SORMENA

 

 

 

 

 

 

“EDONOR DA SORTZAILEA, LANDU EGIN BEHAR DA”
Gaur egun, enpresek, geroz eta gehiago, ezagutza teknikoez gain, ikasle autonomoak, sortzaileak, talde lanean ohituak… nahi dituzte.

“SORMENA, IDEIA BERRIAK, DESBERDINAK ETA HOBEAK LORTZEKO””
Ondorioz, gure ikasleei sormenean (kreatibitatean) balio erantsi bat eman nahian, ikastetxeko hainbat irakaslek sormenari buruzko formakuntza jaso dugu. Jasotako formakuntza hori ikasgelara eraman dugu eta gure ikasleei “sormen prozesua” erakutsi zaie.
“GALDU BELDURRA ALDAKETEI: EGOKITU ZAITEZ!!!””

Sormen prozesua:

 

 

 

 

  

1.    Arazoa antzeman eta ulertu.
2.    Arazoaren berdefinizioa
3.    Ideien sormena eta jarioa
4.    Ideien balioztatzea eta aukeraketa
5.    Irtenbideak martxan jartzea

TEKNOLOGIA BERRIKUNTZAK

Gure zikloetan Ikaste-irakaste prozesuan  erabiltzen dugun metodologiekin batera, tresneri garrantzitsu bat erabiltzen dugu:APSS-ak. Hauen bitartez modu autonomo batez, elkar lankidetza bultzatzekoGoogleDrive, Gmail, GoogleSites, Blogger, etabar luze bat erabiltzen dugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

ENPRESA SIMULATUA

Erdi Mailako Administrazio Kudeaketako Zikloko bigarren mailan eta Goi Mailako Administrazio eta Finantzetako Zikloko bigarren mailan Enpresa Simulatuen bidez benetako enpresara hurbiltzea lortuko duzu.

Bertan, “EMPRESAULA” aplikazio informatikoa erabiliz, enpresa erreal  bat bagina bezala bertako dokumentu guztiekin lan egiten dugu.

Aplikatibo honetan Estatu guztiko 100 ikastetxe baino gehiago gaude sartuta eta 300 enpresa baina gehiagoren artean salerosketak egiten ditugu, dagozkion dokumentu erreal guztiak eskualdatuz: aurrekontuak, eskariak, albaranak, fakturak, on-line ordainketa eta kobruak banketxean…. nominak, fakturak eta kontabilitatea eramanez.

Guzti honetarako gela berezi bat daukagu egokituta. Gela hori, enpresa batetan dauden departamentuetan dago antolatuta: harrera, erosketa, salmenta, kontabilitatea eta giza baliabideak departamentuetan hain zuzen ere.
.


 

 

 

 

 

 

 
 

 

APLIKAZIO INFORMATIKO BEREZIAK

Gure Heziketa  Zikloek osatzen dituzten modulu ezberdinak kudeatu ahal izateko  gure inguruko enpresetan erabiltzen diren aplikazio informatiko ezberdinak ikusiko ditugu. Hauen artean, Fakturaplus, Contaplus, Nominasol,eta baita  zergak kudeatzeko Gipuzkoako Ogasunaren  aplikazio informatiko ezberdinak ere.
 

 
 
Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago