LAN MUNDUARI begira

¿LANA ZERTAN?

Administratibo Espezialitateko Heziketa Ziklo bat bukatu ondoren  zertan egin dezakezu lan?
Orokorrean esan daiteke bulegoko lanak egingo dituzula. Enpresa guztiak izaten dute bulego bat txikienak eta handienak ere bai:

  •   Telefonoa hartu.
  •   Fakturazio prozesuko dokumentuak bete: fakturak, albaranak …
  •   Ordainketak eta bankuko zenbait eragiketa: txekeak, transferentziak
  •   Nominak, aseguru sozialen kudeaketa, kontratuak
  •   Kontabilitateko lanak
  •   Ordenagailuan dokumentuak idatzi, kalkulu orriak (Excel), datu baseak kudeatu (Access)

Lan esparruak ere oso zabalak izan daitezke:

  •  Administrazioaren bulegoetan: Udaletxeak, Foru Aldundian, Eusko Jaurlaritzan
  •  Banketxetan
  •  Aseguru enpresetan
  •  Enpresa pribatuetan

Beti ere erdi mailako zikloa bukatu ondoren lana egin ahal izango da Administrari laguntzaile moduan eta Goi mailako zikloa bukatu ondoren Administrari bezala.

LAN POLTSA
Lan-poltsa honen kudeaketa bizkorra eta dinamikoa da. Iristen diren eskaintzei konponbide azkarrak ematen dizkiogu.

  • Zentro honetako ikaslea izan bazara eta Administrazio eta Finantzako ikasketak (G.M.) bukatu badituzu edo  Kudeaketa Administratiboa (E.M.) eta lana bilatzen ari bazara, ez galdu aukera hau eta bidal ezazu helbide honetara zure curriculum eguneratua:       lanpoltsa@lhusurbil.eus
  • Enpresaria bazara, administrazioarako pertsona bat bilatzen ari bazara  eta konponbide azkar eta kalitatezkoa nahi baduzu, inprimaki hau bete ENPRESETARAKO Formularioa


AHOLKUAK
Curriculum on bat egin .

  • Eskolara bidali curriculuma eta aldaketak daudenean berbidali.
  • Ez dezazun eskolarekiko kontaktua galdu, bisita gaitzazu, zure egoera zein den esanez edo posta elektronikoz adieraziz.
  • Eman ezazu izena Lanbiden, Sepen, laneko plataforma desberdinetan:  infoempleo-a, infojobs-a, Trovit,  ETTak etab….
  • Izena eman ezazu Gipuzkoako Merkataritza-Ganberan Gazte Bermearen Sisteman. (30 urte baino gazteagoa  bazara eta baldintza batzuk betetzen badituzu).
  • Enplegu publikoko lan eskeintzetan eman ezazu izena.
  • BOGa, harpidetza, lan-eskaintzak
  • BOEra, erregistratu eta harpide zaitez: alertak, izendapenak, oposaketak….
  • IVAPeko lan eskeintzetara apuntatu.


CV BIDALI/BERRITU

Zure curriculuma helbide hontara bidal ezazu:   iravitoria@lhusurbil.eus
Curriculuma kontratatzaileen aurrean egiten dugun gure lehen aurkezpena da eta gure lehen irudia islatzen du. Curriculum on bat egitea oso garrantzitsua da.
Curriculum bat egiteko gomendioak:

  • Ez du orrialde bat edo bi baino gehiago izango.
  • Estiloa eta edukia zaindu behar dira (akats ortografikoak saihestu).
  • Datuak eguneratu.
  • Kronologikoki ordenatu, berrienetik zaharrenera.
  • Aurkezpenak arina izan behar du, irakurterraza.
  • Argazkia sartzen bada, NAN neurrikoa izango da, berria eta kalitatezkoa.
  • Amaitu ondoren, beti errepasatu. Amaitu ondoren, beti errepasatu.

 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago