Eskola Agenda 2030

Eskola Agenda 2030 aurreko Eskola Agenda 21 ordezkatzen duen hezkuntza programa da. Egungo agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GIH) oinarritzen da. GIHak ekintzarako dei unibertsala dira, pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta munduko biztanleen bizimodua hobetzeko. Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzean oinarritzen da, udalerrien garapen jasangarrian eta mundu osoko pertsonen ikuspegietan esku hartuz eta lagunduz.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarekin eta Hezkuntza Sailarekin lankidetzan, INGURUGELA - Ceida Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren bidez, programa garatzeko Beterriko ikastetxeetako (Usurbil, Lasarte-Oria, Hernani eta Astigarraga) eta Gipuzkoako LHko ikastetxeetako koordinazio-taldeetan parte hartzen dugu.

Usurbilgo LHII programan parte hartzearen helburuak honako hauek dira:

  • GIHen garrantziaz ikastetxeko kide guztiak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
  • Ikastetxeko kide guztien parte-hartzea sustatzea, GIHekin lotutako jarrera eta ekintzen bidez.  
  • Eskualdeko eta Gipuzkoako LHko ikastetxeekin lankidetzan aritzea helburu horiek lortzeko.

Helburuak lortzeko garatzen diren ekintzak ikastetxe osoko hainbat eremutan lantzen eta proposatzen dira. Eremu horiek zuzendaritza-taldeari, sailei eta ingurumen-batzordeari dagozkie.

Ingurumen-batzordeak, ikasleek beren eko-ordezkarien bidez, ikastetxeko idazkariak, sail bakoitzeko ordezkari batek eta agendaren koordinatzaileak parte hartuta, eskualdeko batzordean esleitu den GIH garatzen du. Aurten, 15. GIHekin, Lurreko Ekosistemen Bizitzarekin, lotuta dago, eta “Zelaiak eta larreak” gaia aukeratua izan da. Gainera, batzordeko edozein partaidek eraman dezakeen gaia azter daiteke, betiere gai hori GIHekin lotuta badago.

Ekintza horietan ikastetxeko kide guztiek (ikasleek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek) parte hartzeko aukera dute.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago