Matrikulazio prozesua

Lanbide Heziketako ERREGIMEN PRESENTZIALEAN (ESKAINTZA OSOA ETA ESKAINTZA PARTZIALA) onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2024/2025 ikasturtea)

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainean (datak publikatzeke) egin beharko dute matrikula, ikastetxeko idazkaritza irekita dagoen ordutegian.

Gainontzeko ikasleentzat (Zikloko lehen kurtsorako bakarrik):

  • Aurrematrikula: Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    • Ikastetxean bertan maiatzaren 6tik 24ra arte, biak barne.
    • ONLINE eskabideak, maiatzaren 24ra arte.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota  bestelako dokumentazioa, beharrezkoa bada: ekainaren 28era arte.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 5a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 10, 12:00ak arte.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 11a.
  • Ohiko matrikulazio-aldia:
    • I. epea: uztailaren 11etik 15ra 14:00ak arte.
    • II. epea: uztailaren 17a.
    • III. epea: uztailaren 19tik 22ra, biak barne.
  • Ezohiko  matrikulazio-aldia: uztailaren 23a eta 24a eta irailaren 1etik urriaren 18ra, biak barne

  

IKASTETXE BATEAN EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA.

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago