Biomasa

 (Lehio Berrian)

Zer da?
Biomasa prozesu biologiko batetik sortutako materia organikoa da, nahita eragindakoa edota espontaneoa, energia iturri gisa erabiltzen dena. Landareak, fotosintesiaren bitartez, eguzkiak irradiatutako energia, energia kimikoan eraldatzen du, zati batean materia organiko gisa; Biomasaren energia kimiko hau bi eratan errekuperatu dezakegu, erretzen, ala erregaian eraldatzen.

Biomasa Galdarak

Biomasa galdarak espresuki diseinatutako ekipo trinkoak dira. Hauen erabilpena familia bakarreko etxebizitzetarako, industriarako eta baita familia ugariko edo komertzio erakinetarako pentsatua dago. Galdara guztiak pizte sistema eta erregulazio sistema automatikoak dituzte. Gainera, hauetako batzuk errautsak erretiratzeko sistema dute, erabiltzaileari erraztasunak emateko. Etxeko edo komertzioetarako erabilpenean, galdara hauen potentzia erdi-behe mailakoa izan oi da, 150-200 kW arte gehienetan. Gasolio edo gas galdarak bezalaxe, biomasa galdaren errendimendua %85 eta %92 bitartean egon oi da.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago