Jardunaldi Teknikoa: "Autokontsumorako gakoak"

Usurbilgo Lanbide Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenaren bidez diruz lagundutako ekitaldia da. Ikastetxeko zuzendaritzak aurkeztuko du, eta ondoren, José Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak hartuko du hitza, energia modu garbian sortzearen garrantzia nabarmentzeko, bai etxean bai industrian, gero autokontsumoaren bidez erabili ahal izateko.
 
Ondoren, autokontsumoaren hainbat arlotako lau adituk hartuko dute parte:
Lehenik eta behin, AIGUASOL energia-aholkularitzako enpresako Oriol Gavaldák Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Energia Iraunkortasunari buruzko Legea sorrarazi duen Europako zuzentarauaren gakoak emango dizkigu.
Bigarrenik, energia berriztagarrietan aditua den Juan Carlos Ausínek, INNVENTA ENERGÍAtik, etxeko autokontsumoan arrakasta izateko gakoak emango dizkigu, batez ere energia fotovoltaikoaren bidez.
EKISOLAReko hirugarren hizlariak, José Ignacio Mendozak, ingurune industrialean autokontsumorako beharrezkoak diren instalazioei buruz hitz egingo digu. Energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa...etab.
Eta, azkenik, SOLARWATTeko Ernesto Macíasek argituko digu autokontsumorako instalazioetako baterien hautaketa eta erabilera egokia eta haien kudeaketa adimenduna nola egin.
Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago