TEKNOPOLIS Usurbilgo Lanbide Eskolan

Gaur Elhuyarreko lagunak ikastetxera etorri dira TEKNOPOLIS saio bat grabatzera.

Eskolan berrikuntza nola bultzatzen dugun aztertzera etorri dira. Ideia onak eta lan ildoak nola identifikatu, garatu eta zabaltzen ditugun azaldu diegu. Besteak beste, LONG LIFE BATTERIES proiektua aurkeztu diegu. Proiektu honen bitartez, autoen bateriei bigarren bizitza bat nola eman aztertzen ari gara, ekonomia zirkularra bultzatuz. Hau da, normalean Garbigunera botako liratekeen autoen bateriak, etxebizitzetan sortutako energia gordetzeko balio duten aztertuko dugu San Viator eta Don Bosco eskolekin batera, eta Cegasa enpresarekin elkarlanean.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago