478 aurpegi-pantaila Lasarte-Oriako establezimenduentzat

Usurbilgo Lanbide Eskolak 478 aurpegi-pantaila eman ditu dohainik, Lasarte-Oriako establezimendu guztiei banatuko zaien kit higieniko-sanitarioa osatzeko.

Aterpeako Miguel Angel Prietok eta Ana Laureanok, Usurbilgo Lanbide Eskolako Juan Andrés Rebollok, Iker Vaquerizok eta Oier Aranzabalek eta, Lasarte-Oriako Udalaren aldetik, Agustín Valdivia alkateak eta Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotziak aurkeztu zuten ekimen hori, zeinaren bidez udalerriko denda, ostalari eta zerbitzu pertsonal guztiei kit higieniko-sanitario bana emango baitzaie, Usurbilgo Lanbide Eskolak egindako lanari esker aurpegi-pantaila bat ere edukiko duena.

  

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago