IKASTURTE BUKAERAKO KLAUSTROA ORIOKO ARRAUN ELKARTEAN

Ekainaren 28an ikasturte bukaerako klaustroa izan genuen. Aurten toke berezia eman nahi izan diogu eta Orioko Arraun Elkartean egin genuen. Ondoren Joxemari Olasagastik klubeko instalazioak erakutsi zizkigun, banderak e.a. Bi traineru ere prestatu zizkiguten eta arraunean egiteko aukera ere izan genuen. Bukatzeko bazkaria izan genuen Orioko-barra jatetxean eta jubilatu diren lakideei: Fernando Septien, Jose Luis Martinez e Iñaki Mujika, oparitxo bat eman zitzaien. Oso egun polita izan zen.

     

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago