GRADO SUPERIOR - EFICIENCIA (ETHAZI)

 (New Window)
 (New Window)
 (New Window)
 (New Window)

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Eraikinetako energia- eta ur-instalazioak konfiguratzea eta horien eraginkortasuna ebaluatzea, eraikinetako kalifikazio eta ziurtapen energetikoko prozesua teknikoki lagunduta.

Profesional hau gai izango da:
• Eguzki-instalazio termikoak konfiguratzeko eta horien muntaia eta mantentze-lanak kudeatzeko.
• Eraikinetako instalazio termikoen eta argiztapen-instalazioen errendimendu energetikoa zehazteko.
• Energia aurrezteko sistemak gaineratuta, instalazio termikoen eta argiztapen-instalazioen eraginkortasuna hobetzera zuzenduko diren proposamenak lantzeko.
• Eraikinetako kalifikazio eta ziurtapen energetikora zuzenduko diren prozedurak eta programak aplikatzeko.
• Eraikinen portaera termikoari buruzko txostenak egiteko.
• Eraikinetako uraren kontsumoak ebaluatzeko, eta ura aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko hautabideak proposatzeko.
• Eguzki-instalazioetarako proposamenak formalizatzeko, bezeroen energia-beharrei erantzutera begira.
• Eguzki-instalazio termikoen txostenak, memoria teknikoak, planoak eta proiektuen aurrekontuak egiteko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek energia-sektorean egiten du lan, energiaren arloko auditorietan, ikuskaritzan eta ziurtapenean eskumena duten erakundeetan, eta eraikinetako eguzki-energiako instalazioen bideragarritasunari, sustapenari, ezarpenari eta mantentze-lanei buruzko azterlanak egiten diharduten enpresetan.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Eraikinen energia eraginkortasuna.
• Eraikinetarako ziurtapen energetikorako prozesuetako laguntzailea.
• Eguzki-instalazioetako merkataritza-teknikaria.
• Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta mantentzeko arduraduna.
• Energia-kudeatzailea.
• Energia-eraginkortasunerako programen sustatzailea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Barneko ur-instalazioak
• Eraikinetako instalazio termikoak

Usamos cookies propias y de terceros para mostrar publicidad personalizada según su navegación. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies.Más información